Inozentziaren galerak eta nortasunaren eraikitzeak ardazten dute Idurre Eskisabel Larrañagaren aurreneko poema liburua. Nor izateak dakartzan funtsezko galderak, ekinak, jarrerak, begiratzeko erak, errotze berriak eta deserrotze eta gabetze minberak. Zenbat dagoen haututik eta zenbat ezarritakotik, amore ematetik, norbere ekinetik, konformatzetik. Eta nola jazotzen zaigun hori dena mundu honetan, nola baldintzatu eta eraldatzen gaituen besteekin dugun harremanak, nola mamitzen den gure gorputz partikularrean. Jabetze edo ahalduntze esperientzia gisa ageri da bizitza poema organiko hauetan.
Gose janak

ISBN: 8417051201
ISBN 13: 9788417051204
Publication Date: 2018
Publisher: Susa
Pages: 96
Format: Paperback
Author: Idurre Eskisabel Larrañaga