Infernurako joan-etorri bat da liburu hau, Miren Agur Meabek hitzaurrean dioen moduan: emakume baten gaixotze mentala, ospitale psikiatriko batean sartzea eta sendatze neketsua, bere gordinean kontatuak, baina gogortasun horrekin batera samurtasuna eta umorea ere sartuz, tarteka. Indar handiko idazkera erakusten du Alaine Agirrek bere lehenengo eleberri honetan, protagonistak bizi dituen esperientzia muturrekoak irakurleari bere azalean sentiaraziz; aldi berean, ordea, poesiara hurbiltzen den hizkera eder, estilizatu bat erabiliz. Barruko isuri guztiak ageri dira kontakizunean zehar, eta gogoaren isuri bortitz baten itxura hartzen du maiz testuak; dena dela, bat-batekotasun irudi horren kontrastean, trebeziaz eta arretaz eraikitako obra bat sortu du egileak: A-tik Z-ra doaz pertsonaiak, 0tik 100era pasarteak, eta 1. pertsonatik 2. eta 3.era narrazioa.
Odol mamituak
ISBN: 8490272921
ISBN 13: 9788490272923
Publication Date: 2014
Publisher: Elkar
Pages: 180
Format: Paperback
Author: Alaine Agirre
Similar Books